XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Abaritza (
Gauza jakina da populazio hauek artadiaren suntsipenaren ondorio direla sarritan, eta artadirantz joko luketela abariztiok giza eragin zuzenagatik edo honen aziendagatik izango ez balitz.
Baina lurzoru elkor eta errakitikoetan landaredi klimaziko edo iraunkor gerta daiteke, ez bait da beste formaziorik abariztiek bezala halako elkortasuna eta lehortasuna jasango lukeenik.
Abaritzak sasi itxia eratzen du, hiru metrorainoko altuerara iristen bada ere.
Sastrakadi honetan agertu ohi da zuhaitzen bat noizbehinka, intzentsu-sabina dela, edo legeltxorra.
Basamortu edo estepa itxura duen paisaje honetan Aleppo pinua ere agertzen da, pinu hau ere kolonizatzaile aparta bait da.
Beste zuhaiska batzuk ere agertu ohi dira elkarrekin nahasian: sabina feniziarra, erromeroa, ena (
Belarkien artean
Faunan gradazio bat aurkitzen da abarizti zarratutik abaritzik gabeko erromerodien bitartean, izan ere, zenbat eta landare-estaldura irekiagoa egon eta belarki gehiago agertu, orduan eta animali eraniztasun edo dibertsitate handiagoa agertzen bait da.
Fauna, beraz, sasidi hauetara moldaturik aurkituko dugu, batetik, eta, bestetik, ingurune ireki eta biluzira.
Udako bero itzel hori ere mugatzaile izango da askorentzat; normaltzat jo daiteke, bada, anfibiorik ez topatzea eta narrastiak ez uste hainbat: sugandila iberiarra (txaradietakoa eta espartzudietakoa) gardatxoa, dragoitxoak, Montpellierko sugea eta eskailera-sugea.
Hegaztietan ere batzuk espazio irekietara moldatuak dira: basoilo handi eta txikia, atalarra (
Untxia eta azeria tipikoak dira ugaztun larrien artean eta satitsua, basasagua eta soro-muxarra ugaztun xeheetan.
Normalean, etxekotuak izaten dira eta batera larratzen.